gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 26, osteguna
Cristina Peri Rossi
GIPUZKOAKULTURA.NET > IRAKURKETA GIDAK > CRISTINA PERI ROSSI
CRISTINA PERI ROSSIREN AURKEZPENA

Cristina Peri Rossi Montevideon jaio zen 1941eko azaroaren 12an. Indarrez atera zuten handik 1973an diktadura batek eta Italiako untzi batek. Bartzelona aukeratu zuen erbestean bizitzeko: "Erbestealdi hura esperientzia luzea, mingarria, totalizatzailea izan zen. Erbestealdi hura grina bat bezalakoa izan zen, amodioa bezain indartsua, izan ere, obsesiboentzat garrantzizkoena irrika bera baita, ez irrikatutakoa". Eta hiri horretan "pragmatikoa eta ameslaria aldi berean" bizi da oraindik ere. Nahiz eta erbestealdia, dagoeneko, amaitu egin zaion, nahiz eta itzultzea ere badaukan. Zeren, beharbada, Montevideo gogoratuak, saminez oroituak, desiratuak, ez baitu dagoeneko existitzen:"...ametsetako etxeak airezkoak dira eta haien gainean flotatzen dugu, geure baitako naufragoen gisara". Ezinbestean kondenatua amets egitera eta bilatzera.

Cristina Peri Rossiren literaturak setatsuki eta saihestezinik bilazen ditu hitz egokiak ametsa eta mina adierazteko: jatorriaren mina, "garrasia kantu eta orroa hots artikulatu bihurtu aurrrekoa"-ren mina, erbesteratu gaituzten paradisu guztien mina.

Eta grina izendatzeko -definitzeko, miatzeko- era guztietako grinak- debekatuak, ezkutukoak, alperrikakoak, ezin hobeak, gizatiarrak.

Eta desira, batik bat, ahoskatzeko, argitzeko, zubia baita -zubi formako jakinmina-, batetik bestera eramaten gaituena. Grinatik minera eta oroiminetik, atzera ere, grinara.

"Kanpora apuntatzen duten" hitzak. Fundatzen, konbokatzen, inauguratzen, errebelatzen duten hitzak. Argi egiten dutenak: "izendatzen ez dudan hura isiltasunean hilko da, zigorrik okerrenaren alegia". Amodioaren oroipena luzatzen duten hitzak, amodioa bera babesten dutenak. Liberatzen duten hitzak:"... haren hizkera libre hegaldatzen zen, inongo betebeharrik gabe, oinarrizko legeak ere ezagutu gabe, lege horiek galarazten baitute..."

Marguerite Durasek honela definitzen zuen bere burua: "Idatzi egiten du, Marguerite Durasek idatzi egiten du. Arkatzak eta lumak dauzka, eta idatzi egiten du. Hori besterik ez da".

Cristina Peri Rossik koadernoak eta arkatzak eta lumak dauzka, eta idatzi egiten du. Hori da. Batik-bat.

Luisa Etxenike


Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net